BERRIAK

Konfiantzaren Pedagogiaz ikastaro trinkoa asteotan
KP: sakontze ikastaroa

Bost eguneko formazio-saioa (Konfiantzaren Pedagogia: sakontze ikastaroa), egiten dihardute hainbat lagunek Arizmendi Ikastolan asteotan. Nagusiki, Amaia Antero ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria ari da ematen ikastaro trinko hau eta hartzaileak, batetik, KParen bidea hartzen ari diren hainbat ikastolatako kideak dira (Anoeta, Axular, Irura eta Zubimusu ikastolak) eta bestetik, Arizmendi Ikastolako HH, LH, BH, Lanbide Heziketa eta Zerbitzu Orokorretako zenbait lagun.

Ikastaroari hasiera HHko zuzendari Aitor Elizaranek eta ikastolako zuzendari IƱaki Etxezarretak eman zioten, azken honek KP eta ikastolaren identitatea gaia hizpide hartuta. Ondoren eta hurrengo egunekoan ere, Antero aritu zen KParen oinarri teorikoak eta eremuak azaltzen. Datorren astean jarraipena iizango du ikastaroak beste hainbat hizlari tarteko: hala nola, J. Sarasua barnetasunaz arituko da; Elen Kortaxarena, gorputzaren garrantziaz ikaskuntza prozesuan eta Arantxa Lejarraga eta A. Elizaran, KParen praktikaz eta inplementazioaz Haur Hezkuntzan.

Metodologia aktiboetan oinarrituta dago ikastaroa, nahiz eta 60 laguneko taldearekin aritu eta KPn geletarako proposatzen den metodologiaz eta tresnez baliatzen ari dira, irakasleek gero euren gelara eta errealitatera transferitzeko moduko estrategiak eta baliabideak eskaintzeko asmoz. Dagoeneko bigarren argitalpena ikusi duen liburuari behin eta berriro egiten ari zaie erreferentziak.

Argazkiak