BERRIAK

Konfiantzaren Pedagogiaren Sakontze ikastaroa

Arizmendi ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan eskaintzen duen formazioaren barruan joan zen asteko SAKONTZE IKASTAROA zazpigarrena izan zen. 53 lagunek parte hartu zuten.

Ikastolako partaideak ez ezik, beste 7 ikastoletako profesionalak ere izan ziren, hala nola: Laskorain, San Benito, Anoeta Herri Ikastola, Salbatore Mitxelena, Txantxiku, Zubimusu  eta Orioko Herri Ikastola.

Formazioa 28 ordutakoa izan zen, astelehenetik ostiral bitartera eta helburu hauek izan zituen:

  • Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak eta marko orokorra ezagutzea.
  • Konfiantzaren Pedagogia HHn, LHn eta BHn irudikatzen hastea

Formazioa Amaia Antero Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendariak eta  J.Iñaki Etxezarreta zuzendari nagusiak eman zuten. Azken egunean etapaka Agurtzane Mujika, Maider Herze eta Unai Busturia/Elena Errasti ere gehitu ziren saioetan laguntzera. Argazkiak.