BERRIAK

Konfiantzaren Pedagogiaren liburuaren bigarren argitalpena
Konfiantzaren Pdagogia_2. argitalpena

Arizmendi Ikastolak bigarrenez argitaratu du Konfiantzaren pedagogia, Arizmendi ikastolaren markoa liburua. Oraingoak zenbait berrikuntza dakar, eduki zein forma aldetik. Konfiantzaren pedagogia lantzeko bi adierazle sakonago garatu ditu Amaia Antero egileak argitalpen berrian eta hainbat ukitu ere eman zaizkio diseinu aldetik. Bestetik, aurreko argitalpenean egindako oker batzuk ere zuzenduta geratu dira ikastolako irakasle Asier Astigarragaren berrikusketari esker.
Lehenengo argitalpena 2015eko abenduan izan zen, eta sei hilabeteren ondoren dator bigarrena. Gaztelaniaz ere argitaratu zen lehenengo aldian, eta dagoeneko ingelesekoa prestatzen hasita daude.
Arizmendi Ikastola garatzen ari den Konfiantzaren pedagogia du oinarri hezkuntzaren psikologia eta pedagogia gaitzat duen liburuak. Bertan egileak azaltzen ditu, besteak beste, pedagogia mota hori garatzeko baldintzak. 184 orrialde ditu eta grafikoz, taulez, eranskinez…. osatuta dago, irakurleari aukera emanez norbere oharrak eta hausnarketak idazteko.