
Joan zen astean Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko sakontze ikastaroa egin genuen Gaztelupe gunean. KPren inguruan elkarlanean jardun dugun zazpi ikastoletako irakasleek parte hartu izan dute urteotan zehar, baina tartean beste ikastola batzuetako lankideak ere etorri dira. Oraingoan, 45 lagun elkartu gara guztira; tartean Arizmendiko, Tolosako Laskoraingo eta Usurbilgo Udarregiko irakasleek 8 lantaldetan elkarlanean jardun dute ikastaro honetan.
KP Sakontze ikastaroa 2016.urtetik eskaintzen du Arizmendi Ikastolak eta Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan gabiltzan zazpi ikastoletako irakasleek parte hartzen dute. 7 urte hauetan zehar ikastaroa zazpi ikastola hauek bizi dugun errealitatera egokitzen joan gara. Eta une honetan KP marko pedagogikoaren atzean dagoena lantzeaz gain, pertsona-ereduarekin eta ikaskuntzarako eraiki dugun ereduarekin dituen loturak ulertzeko balio dio ikastaroak irakasleari.
Beste bi sakontze ikastaro egongo dira datozen asteotan: Ebaluazioa Sakontze, urtarrilaren 30etik otsailaren 3era, eta PROI Sakontze, otsailaren 6tik 10era. Bideoa.