
Joan zen astean gurasoei zuzendutako Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko ikastaroa antolatu genuen Olarte gunean. Bertan, gurasoek Konfiantzaren Pedagogiaren baitan ikastolan sortzen ditugun testuinguruak, eta lehenengo pertsonan haurren egun bat ikastolan nolako izan ohi den, bizitzeko aukera izan zuten, besteak beste.
Konfiantzaren Pedagogiak testuinguruaren baldintzak garrantzitsutzat jotzen ditu. Komunitatearekin lotura egitea, familia eta gizartea lotzeko, denen artean konfiantza sustatzeko eta haurrak konfiantza-giro horretan hezteko. Eta horretan dihardugu, horretan ari gara, eta horretan saiatzen gara. Argazkiak.