BERRIAK

Konfiantzaren Pedagogian Sakontze ikastaroak

Aste honetan, astelehenetik ostiralera, Gaztelupeko aretoan Konfiantzaren Pedagogiaren Sakontze ikastaroan parte hartu dute 57 lagunek, 20 Arizmendi ikastolakoak eta 37 beste ikastola batzuetakoak. Aste honetako SAKONTZE IKASTAROA zortzigarrena izan da. 

Ikastolako partaideak ez ezik, beste 6 ikastoletako profesionalak ere izan dira, hala nola: Laskorain, Anoeta Herri Ikastola, Salbatore Mitxelena, Txantxiku, Zubimusu  eta Orioko Herri Ikastola. Saio hauetara HUEZItik ere etorri dira lehenengoz.

Formazioa 28 ordutakoa izan da, astelehenetik ostiral bitartera eta helburu hauek izan ditu:

  • Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak eta marko orokorra ezagutzea.
  • Konfiantzaren Pedagogia HHn, LHn eta BHn irudikatzen hastea.

Astelehenean sarrera Aitor Elizaranek, HHko arduradunak, egin zuen. Jarraian, J.Iñaki Etxezarretak, Zuzendari Nagusiak, ikastolaren identitatearen inguruan azalpenak eman zituen. Hortik aurrera formazioa Amaia Anterok, Berrikuntza Pedagogikoaren arduradunak, zuzendu du. Gaurko egunean, KP etapaka nola lantzen den azaltzeko, Agurtzane Mujika, Maider Herce eta Mireia Muruamendiaraz gehitu dira saioetara. Argazkiak.