BERRIAK

Kondairaz kondaira LHko ikasle eta gurasoekin

Aurreko domekan, LHko 4. eta 5. mailetako ikasle eta senitartekoek, Kondairaz kondaira egitasmoaren baitan, txangoa egin zuten Udala inguruan Gari Ibarzabal eta Roman Martinezen gidaritzapean. Goiko auzoan hasi eta Txukurriloko bidea jarraituta, Gongetako eskortetara iritsi ziren, eta ondoren, Besaideko iturritik buelta Udalara. Ibilbideaz gozatzeko moduko pasaia izan zuten, eta hizpide gai interesgarriak: gure ekosistemako landare eta animaliak, Debagoieneko mendiak, uraren ibilbidea, Anbotoko pertsonaia mitologikoakā€¦ Eguraldia lagun, goiz ederra igaro zuten. Argazkiak.