
Hurrengo bi asteetan mundu mailan mugimendu handia egongo da, deialdia egin baitute klima aldaketari aurre egiteko protesta ekintzak antolatzeko. Almen gunean horrek ere izango du bere isla eta batxilergoko kultura zientifikoko ikasleak martxan jarri dira; gogotsu, gainera.
Lehenengo ekintza, gaur bertan egin dute. Mendi irteeretarako prestatu duten motxilatan ahal den plastiko gutxien eramateko deia egin dute ikasleek geletan, eta hala ere, biharko egunez sortuko duten hondakin plastiko guztia bilduko dute, argazkia ateratzeko eta egun bakarrean sortutako hondakin mendiari irudia jartzeko. Ekintza honetan Almeneko eta Basabeazpiko ikasleek batera jardungo dute.
Datorren astean Aretxabaletako Plastikoak Buruan taldeak antolatu dituen ekintzekin ere ba egiteko asmotan dira batxiko ikasleak. Poliki-poliki, urratsez urrats denok joan beharko gara gure ohituratan aldaketak egiten.