BERRIAK

Klima aldaketaren aurkako eguna

Aurreko ostiralean, klima aldaketaren aurkako ekintza-astearekin lotuta, Aretxabaletan elkarteratzea egin zuten. Herritar asko eta tartean ikastetxe guztietako ordezkariak ikusi genituen Plastikoak Buruan taldeak antolatutako plastiko bilketa eta eserialdian.

Almen eta Basabeazpikoak ere han egon ziren: ikasle, guraso zein irakasle. Komunikatua irakurtzen aritu zirenen artean ere bazeuden Arizmendiko ikasleak: Kattalin Linazisoro, Uxue Azkue eta Odei Etxeberria. Argazkiak.