BERRIAK

KLIKA KLIKA KLIKA hasi da KORRIKA!!

3, 2, 1, 0 Txis Pun! Korrika! Atzo abiatu zen 21. Korrika Garesetik, ttur-ttur, astiro-astiro, herriz-herri ibiliko da gau eta egun, egun eta gau. Euskara lau haizetara zabalduz, gure hizkuntza, gure herriko zazpi lurraldetan bizirik dagoela erakutsiz. Egin dezagun ikastolan KLIKA euskararen alde!!!!

Jose Aranan asteartean eman zioten hasiera KORRIKAri. Eskoriatzako Zaldibar Antzokia gainezka jarri zuten Jose Aranan bertan ekoiztu duten bideoa aurkezteko. Gero bideoa youtubera igo eta sutan jarri dituzte sare sozialak. Dagoeneko 8.000 bisitaldi inguru daramatza. Pentsa zenbateraino izan den oihartzuna Fermin Muguruzak, Mad Muaselek eta La Furianek ere zoriondu dituztela. Bideoa ikusteaz gain, Ikastolako bizitzaren irakurleek esklusiban bideoraren making-of ikusteko aukera duzue: zenbat lan, entsegu orduak, barreak…. Klika Korrika bideoa eta Making-of bideoa.

Basabeazpin ere eman diote hasiera KORRIKAri: Balinda eta Klika etorri dira eta aste hauetan egindako lanak errepasatu dituzte. Balindak, haurrei esker ikasi du euskaraz zuzentasunez erabiltzen, eta  beste guztiok ere buru belarri, familientzako euskararen jolasean… litxakit, dogu, nauen…  Korrikari errepaso ederra eman diote logo ezberdinak jarrita, lehenengo korrikatik 21.era, zenbat oroitzapen, zenbat pasarte…

Basabeazpiko haurrak gazteak dira, baina parte hartu izan dute beste korrika batzuetan, eta zer hobeto argazki erakusketa bidez erakustea baino!! Zirkorrikan euskahaldundu ziren…

Hau da hau ekintza sorta!! Eta hasi besterik ez dira egin!!! Hasi eztarriak eta gorputza berotzen!

– Korrika txispun euskara txapeldun!

– Bat korrika bi korrika milaka korrikari, euskal herri guztietan denok bai euskarari.

– Kli kli kli ka, kli ka, hemen dator korrika!!!! Argazkiak.