BERRIAK

KiVa: jazarpenaren kontrako programa

Ostegun honetan Almeneko Bigarren Hezkuntza ofizialki  KiVa eremua izatera pasatu da. Jazarpen egoerak prebenitzen eta kudeatzen laguntzeko materiala propio egin dute Ikastolen Elkartean eta hemendik aurrera landuko da astero geletan.

KiVa programa Finlandian garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Azken asteotan medioetan agertu den bezala, KiVa programa martxan jarri den lekuetan jazarpen egoeretan jaitsiera nabarmena izan da eta hori berori bilatuko dugu Almeneko DBHn.

Gaur festa giroan egin da hasiera ekitaldia. LH6ko ikasleak DBHko geletara joan dira KiVa programan zer egiten den eta gaia nola lantzen den kontatzera, gero kalejira alai  eta koloretsua egin dute ikasleek patioan eta geletan KiVa zuhaitzak eraiki dituzte asmo onez betetako paperezko eskuekin. Argazkiak.