
Eguaztenean, Gazteluondoko ikasleek jazarpenaren inguruko KiVa Egunean bideo bat ikusi ostean, abestia kantatu zuten, logoa margotu eta koadernoan itsatsi zuten letrarekin batera. Bien bitartean, egitasmoaren arduradunak, peto horiak soinean, gelaz gela pasatu ziren hainbat azalpen ematera. Egunari amaiera emateko, lehenengo eta bigarren zikloko ikasleek euren eskua paperean marraztu zuten KIVarekin bat datozela adieraziz. Hirugarren ziklokoek, berriz, paretan marraztu zituzten euren eskuak eta ondoren, bideo bat grabatu. Argazkiak.