BERRIAK

Kirola maite dut lemapean, Umezaintzakoen proiektua

Azkeneko bi hilabeteotan, bost urteko haurrak kirolen bueltan aritu dira, eta Kirola maite dut izeneko proiektua burutu dute. Zenbait kirol ezagutu dituzte, horien arauak zeintzuk diren, nola jolasten den etab. Horietako batzuk praktikatzeko aukera ere izan dute, eta horrez gain, bi kirolariren bisita izan dute: Iban Velasco txirrindularia eta Koldo Arruti, Logroñes futbol taldeko atezain ohia. Euren bizipenak entzunez, Umezaintzako haurrak adi-adi egon ziren! Argazkiak.