BERRIAK

Karsting & Rolling Stone PROIa

Gaztelupe eta Almeneko DBH 2ko ikasleak “Karsting & The rolling stone” izeneko PROIa lantzen ari dira.  Proiektu honekin, ikasleek gure bailarako inguru karstikoa balorean jartzea dute helburu. Azken astean bi irteera egin dituzte bertako altxorrak ikustatzeko: Montxongo kobazulora eta Arantzazura.

Pasa den larunbatean egin zuten bi guneetako 28 kidek, Arrasateko Meatzerrekan kokatuta dagoen Montxongo kobazulora irtenaldia. Bisitan, gidari lanetan, Gipuzkoako mendi federazioko kideak izan zituzten. Lokaztuta baina gustura atera omen ziren kobazulotik, 2 orduz bertan egon eta gero. 

Aste honetan zehar, berriz, Arantzazura egin dute txangoa. Ibilbidean zehar hainbat kobazulo ezagutzeko aukera izan dute, bertako harri zein arrastoak aztertzeko. Bidean guztiek batera hamaiketakoaz gozatu zuten.

Abentura ederrak bizi omen dituzte parte hartzaileek! Argazkiak.