BERRIAK

Kantatzen duen herri bat

Euskaraldian murgilduta gaudela aitzaki hartuta euskal kantagintzaren bueltan astelehenean mahai-ingurua antolatu dute BATUko arduradunek DBH 1ekoek landuko duten PROIaren izenburuarekin: “Kantatzen duen herri bat”. Mahai ingurua zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da Arizmendiko youtubeko kanaletik. Bertan parte hartu eta sortzen zaizkizuen galderak txat bidez partekatzeko aukera izango duzue. Mahai ingurua Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen kolaborazioarekin grabatuko da bertako platoan eta Nogen taldeko Eider Saez eta Alex Irazusta eta Laukatu taldeko Aritz Mendiola eta Xabier bengoa izango ditugu parte-hartzaile bezala. Saioa Gorka Etxabek zuzenduko du. Argazkia.