BERRIAK

Kantatzen duen herri bat

Astebete da DBH 1.mailako ikasleek ikasturte honetako 3. PROIa amaitu zutela: Kantatzen duen herri bat. PROI honetan, ondorengo galderari erantzun behar izan diote ikasleek: Nola zabaduko dugu euskararen eta euskaldunon historia gure ingurukoen artean kantuen bitartez? 

Lanketa ezberdinak egin, grabazioetan trebatu eta abesti ezberdinen moldaketak egin eta gero taldeka, amaierako produktu moduan, kantu bilduma ilustratu bat sortu dute guztien artean.

Kantu bilduma online dago ikusgai.