BERRIAK

Joxe Mari Velez de Mendizabal idazle eta historialaria, Umezaintzan

Orain lau-bat urte ere izan zen bertan, beraz, ez da lehen aldia. Oraingoan ere bertako txikiei Arrasateko historia kontatzera joateko gonbitari erantzunez hurbildu zen Umezaintzara, eta Etorkizuna etorkizun bere blogean idatzi duenari erreparatuta, bizipen ederrak izan ditu oraingoan ere. Blogean, beste ideia interesgarri batzuen artean honakoa dio: (…) Umeekin konektatzeko erabili beharreko lanabesak diferenteak dira. Eta, zinez, gero eta ederragoa ikusten dut maistra-maisuen ofizioa. Ziur nago urteen joaneko talaiatik begiztatuta, errekonpentsatuta sentitzen direla behin ume izandakoen erantzunarekin (…). Mila esker, Joxe Mari, eta etorri hurrengoan ere!