
Aste honetako protagonistak, hauexek: Markel Sola, Laia Mena, Haizea De Tena eta Noa Bellido. Gabon aurretik Olentzeroren jatorriaz aritu ziren gelan, eta, opor ostean, etxe askotan egiten den jostailu garbiketaz. Hori kontuan hartuta, Arimazubiko laugarren mailako ikasle horiei zera bururatu zitzaien: gelaz gela pasatzea etxean soberan zituzten jostailuak eskatzera. Horrela, jostailu ugari bildu zituzten: 51 pelutxe, 31puzzle, 69 ipuin, 18 mahai joko eta beste 50 jostailu gehiago. Ondoren, irakaslea lagun, Caritasen entregatu zituzten, eta, abagunea aprobetxatuz, Caritaseko langileekin solasean izan ziren eta bertan egin ohi dituzten lanak eta tailerrak ezagutu zituzten. Pozik eta harro egoteko moduko ekimena, duda barik! Argazkiak.