BERRIAK

Jose Aranan ere ortua martxan

Azken hilabeteotan fin-fin ibili dira Jose Aranako haurrak eta nagusiak, ortu lanetan. Jolastokian hainbat kutxa eta loreontzi handi lurrez bete dituzte; ondoren, letxugak, marrubiak, lekak….  erein eta landatu, eta azkenik, ureztatu eta zaindu. Bada, nahiz eta landare gehienek hazteko eguzkia gustura hartuko luketen, marrubiek dagoeneko eman dute fruiturik! Bideoan urratsez urrats Jose Aranako ortua.