BERRIAK

Urdelardero egunarekin eman diote hasiera Eskoriatzako inauteriei, Jose Arana eta Almenekoek

Urtero legez, Jose Aranako 3, 4 eta 5 urteko haurrek, eta Almeneko GURAkoek Urdelardero eguna ospatu dute Inauteriei hasiera emaneko. 

Baserritar jantzita eta ziria eskuetan, atzoko egunez irten ziren kalez kale kantuan. Ohiturari jarraituz, herritarrek goxokiak jaurti zizkieten haurrei, eta hauek Ikastolara otarra bete goxokiz itzuli ziren.

Goiza borobiltzeko, gurasoek prestatutako txistorra goxoa jateko aukera izan zuten guztiek.

Jose Arana eta Almeneko haurren argazkiak ikustea besterik ez dago, goiz polita pasatu zutela ikusteko!