BERRIAK

Jose Aranako haurrak eraikin berrituan
Jose Arana berritua

Jose Aranako obrak bukatuta, haurrak eraikin berrian

Arizmendi Ikastolako Jose Ararako (Eskoriatza) eraikina prest dago haurrak berriro bertan hartzeko. Uztailean hasitako obrei abenduan eman zaie amaiera, eta urtearekin batera estreinatu dute eraikin berritua Eskoriatzako txikiek. Atzo gurasoentzat ate-irekiak egin ziren, eta gaur han daude martxan profesionalak eta haurrak.

Haur Hezkuntzako ERDU proiektuari egokiago erantzuteko egin dira obrak, eta eraikinak duen balio kultural-artistikoa dela-eta, bereziki zaindu da obren diseinua, prozesua eta gauzatzea.

Arizmendi Ikastola, Konfiantzaren Pedagogiaren eskutik, hezkuntza eraldatze prozesu sendo baten murgilduta dago, eta eraikin berrituak bete-betean erantzuten dio Haur Hezkuntzako helburu eta egitekoari. Espazio zabalak, hormarik gabeak, argiak, koloretsuakā€¦. ditu Jose Arana berriak eta egitura eta altzari malguez eta material naturalez horniturik dago.

Argazkiak