BERRIAK

Jose Arana telebistako plato bihurtu zen

Atzo EITBko kamerek eta fokuek Jose Aranako txokoak argiztatu zituzten. Zortzi kapitulu  dituen programa grabatzen ari da EITB. Kapituluak iraganeko hainbat gai errepasatuko ditu; gure bizitzak markatu dituzten esperientzien oroitzapena. Horietako bat, kooperatibaren sorrera. Horregatik, atzo Jose Aranan bildu ziren ULGOR sortzaileen bilobak. Hauekin batera, J.Iñaki Etxezarreta Arizmendiko zuzendari nagusiak ere parte hartu zuen. Kolorea eta alaitasuna Jose Aranako 4 eta 5 urteko haurrek jarri zituzten. Datorren urteko urtarriletik aurrera izango da ikusgai EITBko lehenengo katean. Bideoa.