BERRIAK

Jatorrizko herrietako ordezkariak Basabeazpin
Jatorrizko herrietako ordezkariak Basabeazpin

Azken hiru urteotan bezala, Garabidek antolatuta, hainbat lagun etorri dira bailarara Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu ikastaroan parte hartzera. Gehien bat, Hego Ameriketako jatorrizko herrien ordezkariak dira (nasak, maputxeak, nahuatlak, kitxuak, aimarak….).

Bada, aurreko bi aldietan bezala, Basabeazpin izan dira aurreko astean helburu bikoitzarekin: ikastolaren izaera kooperatiboa eta Konfiantzaren Pedagogiaren praktika ezagutzeko (hitzaldi, praktika eta solasaldien bitartez) eta haurrek bizipen berezia izan dezaten hizkuntza gutxitua duten jatorrizko herriekin. Haurrekin euren hizkuntzan jolas egin zuten, abestu, berba egin…. Azkenik, bizipenak sortutako galdera, iritzi eta ideia trukaketarako Huhezin saio bat egin zuten Basabeazpiko ordezkariek, Garabideko kideek eta jatorrizko herrietako lagunek.

Argazkiak.