BERRIAK

J. Feijoo astronauta gasteiztarraren bisita Basabeazpin

Martitzenean, ez-ohiko bisita izan zuten Basabeazpiko haurrek. Lehen astronauta diabetikoa den Josu Feijoo euskalduna hurbildu zen Aretxabaletako gunera bertako haurrekin egotera. Azken asteetan “Gure unibertsoa” proiektua landu dute, eta amaiera biribila emateko astronauta bat zuzenean ezagutzeko parada izan dute. Aukera aprobetxatuz, Almeneko LHko bigarren eta bosgarren mailakoak ere izan ziren berarekin solasean. Albistea, TUlankiden, DVn, GOIENAn eta webgunean.