BERRIAK

Izenaduba basoan Jose Aranakoak

Euskal Herriko Mitologiaren inguruko interpretazio zentroa den Izenaduba basoan egon ziren Jose Aranakoak, pasa den astelehenean. Bertan euskal mitologiarekin lotutako pertsonaiekin egoteko aukera izan zuten; tartean, Olentzero eta Mari Domingi. Hauek, gure mitologiaren istorio eta kondairak kontatu zizkieten Eskoriatzako guneko txikiei. 

Une magikoak bizi eta ederto pasatu zutela jakin dugu. Horretarako, argazki hauek ikustea besterik ez dago!