
Otaloran izan ginen atzoko egunez DBH, batxilergoa eta Lanbide Heziketako profesional batzuk, Reimagine Education Lab aholkularitza taldekoekin batera, hiru etapa hauek batzen dituen proiektu eraldatzaile, berritzaile eta gaurkotuago bat diseinatzeko bidean urratsak ematen.
Edukietatik harago, ikasleei modu integralean, osoan, garatu daitezen lagundu nahi diegu; beraien barneko nian sakontzeko, besteekin harreman osasuntsuak eraiki eta bizi-proiektua garatzeko, bizipen eta erremintak barneratu ditzaten.
Horretarako, etorkizun batean gure ikasgelatan, zein komunitatean, ikasleengan inpaktua izango duten esperientziak diseinatuko ditugu, “Nor naiz ni?”, “Zeintzuk dira nire interesak?”, “Zer da gustatzen zaidana?”, “Nola harremantzen naiz besteekin?”, “Zein planteamendu daukat ikastolak eskaintzen didan pertsona ereduarekiko?, “Non nago eta nora joan nahi dut?” galderei erantzuten laguntzeko. Eta guzti honetarako, ikaslearen garapenerako, akonpainamendua jarriko dugu eraldaketaren ardatzean.
IZEN-PRO egitasmoa egi bihurtzetik gertuago gaude! Argazkiak.