BERRIAK

IZEN-PRO egitasmoa amesteko bidean gaude!

DBH 3-4, batxilergoa eta lanbide heziketarako planteamendu berritzaile, sortzaile eta gaurkotua irudikatzen hasteko, 17 profesional elkartu ziren azaroaren 15ean Otaloran, Reimagine Education aholkularitza enpresaren eskutik. Arizmendiko profesionalez gain, Ikastolen Elkarteko eta San Fermin Ikastolako partaideak ere izan ziren bertan.

Era honetako beste bi saio antolatuko dira ikasturte amaiera bitartean, eta saiotik saiorako tartean, hainbat gai jorratuko dira lan-taldeka. 

IZEN-PRO egitasmoa amesteko bidean gaude! Argazkiak.