BERRIAK

Izan gaitezen garbiak

Arimazubiko 2. mailakoak “Gure hobe beharrez izan gaitezen garbiak” proiektua lantzen aritu dira. Jolastordu ostean patioan geratzen den zaborraz kezkatuta, irtenbideak topatzeari ekin diote. 

Hasiera batean, guneko ikasle guztiei beraiek talde txikietan prestatutako galdetegia pasatu diete. Hainbat egunetan galdetegiko emaitzak aztertu ondoren, gomendioak eta irtenbideak atera dituzte. Azken aste honetan gelaz gela joan dira guztiaren berri ematera. Gune osoa prest agertu da emandako irtenbideak aurrera eramateko eta 2. mailakoak biziki poztu dira jasotako babesagatik. Argazkiak.