BERRIAK

Itsasoko ur gazitan barrena

Olarteko 4 urteko ikasleak, Udalaitz taldekoak, azken aste hauetan itsasoko animalien inguruko proiektuan murgilduta ibili dira, itsasoko ur gazitan barrena. Itsasoko bizitzara gerturatu, bertako hainbat biztanle ezagutu eta ingurumenaren zaintzaz sentsibilizatzea izan dira besteak beste proiektuaren helburu nagusiak.

Hori dela eta, proiektuari amaiera eman eta borobiltzeko, Donostiako akuariumera egin zuten bisita joan den ostiralean. Eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten bertan eta itsas animaliak bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko aukera izan zuten. Bideoa.