BERRIAK

Irudimena eta ilusioa ihauterietan

Badu jai honek zerbait berezia. Egun horretan nahi dugun edozer edo edozein izan gaitezke. Kolorez betetako jaia izaten da. Arizmendi ere horrela bizi izan dugu. Aurrekoan ikastolako txaranga genuela eta bakarrik zirkua falta zitzaigula esaten bagenuen, hara hor ZIRKUA ere!! Gazteluondokoen ZIRKUA!! Argazkiak.

Almenen DBH3koek “Karnabaletako ferixia” antolatu zuten frontoian. Heziketa fisikoa gaiarekin lotuta, benetan ekimen interesgarria jarri zuten martxan Almeneko frontoian. Jolas polit eta dinamikoak pentsatu, sortu eta antolatu zituzten. Punteria jolasak pentsatu behar  zituzten gainera, eta norberaren buruaren kontra jardutekoak. Guztira 17 joko sortu zituzten. Ikusi bideoa.

Santa Teresan ere ederto pasatu dituzte jai  hauek. Aurten gainera, negua udaberriz mozorrotu da eta eguraldi ezin hobea izan dute. Argazkiak.