BERRIAK

Irribarreak sortzeko ile mozketa

Ikastolako irakasle baten erronka onartu eta… Basabeazpiko Miren Arietaleanizbeaskoa, Irati Gorostiza eta Eneritz Urrutia irakasleek, Arantza Tellaetxe gurasoak eta Aranhe Galindez almeneko ikasleak, ilea moztu duteĀ  “mechones solidarios” elkarteari emateko. Kanpaina honek kimioterapiarekin tratatutako emakume eta neskentzako ileordeak egiten laguntzea du helburu. Ilea Amaia Gorostiza ile-apaintzaileak moztu eta Eskoriatzako Ixkur ileapaindegiaren bitartez bidaliko dute aipatutako elkartera. Argazkiak.