BERRIAK

Irakurketa partekatua Gazteluondon eta Santa Teresan

Astelehenean, Santa Teresako adin desberdinetako ikasleak (haur hezkuntzan hasi eta seigarren mailara artekoak) elkartu, eta ipuin-kontalari lanetan aritu ziren, irakurketaz gozatuz. Gazteluondon, berriz, azken hiru asteotako martitzenetan seigarren mailako ikasleek euren bidelagun diren lehenengo mailako ikasleei ipuinak kontatu dizkiete.