BERRIAK

Irakurketa eta idazketa Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako 3-6 bitarteko hezitzaileek irakurketa eta idazketa formazioa jaso dute. Agurtzane Mujikak, HHko Berrikuntza Pedagogiako zuzendariak, izan du ikastaroa emateko ardura. Hiru orduko saioa izan zen. Lehenengo zatia teorikoa eta bigarrena praktikoa. Helburua, Konfiantzaren Pedagogiarekin koherentea den irakurketa-idazketa proposamena garatzea eta adostea eta gune bakoitzean nola gauzatuko den irudikatzea.