BERRIAK

Irakasle izatetik erraztatzaile izatera

Asteazken honetan, Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean, HUHEZIk antolatutako “Hezkuntza Berrikuntza Jardunaldiak” ospatu dira. Aurten hezkuntzan pil-pilean dagoen gaia jorratu dute:  “Irakasle izatetik erraztatzaile izatera”. Bertan izan dira Arizmendi ikastolako 4 profesional: Leire Arana, Maider Aranburu, Gadea Errasti eta Amaia Arrieta.

Gaia lantzeko, punta-puntako bi profesionalek hartu dute parte ekitaldian: Carlos Magro berrikuntzan, hezkuntzan eta estrategia digitalean adituak eta Eugenio Astigarraga fakultateko ikertzaileak.

Egitaraua:

  • 09:00-09:15. Begoña Pedrosa (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
  • 09:15-10:00. “Hezkuntza garai aldakorretan”. Eugenio Astigarraga (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea).
  • 10:00-12:30. Taller y ponencia. “Aprendizaje colaborativo y experiencial: reflexión sobre los nuevos roles para el aprendizaje”. Carlos Magro (experto en innovación, educación y estrategia digital).

Hezkuntza komunitateko eragile desberdinak egon dira ordezkatuta eta hausnarketa ariketa kolektibo aberatsa izan dela adierazi dute Arizmendiko ordezkariek. Argazkiak.