BERRIAK

Ipuin gustukoena aukeratzeko bozketa

JULL, Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioa da. Gazteluondon aste honetan egin dute urtean irakurritako liburu gustukoenaren bozketa. Horrela, gainera, zikloka ikasleentzat ipuin atseginena zein den jakiten dute irakasleek.

Aurten gehien gustatu zaien liburuaren  bozketa egiteaz gain, ekintza bereziak egin dituzte: ilustrazio tailerra, booktuberrak, irakurketa librea, izenburuekin jolasean, idazleen txokoa, ipuin kontaketak, Arrasateko liburutegira bisita… Argazkiak.