BERRIAK

Interes handia piztu dute Lanbide Heziketako lau zikloek

Egoera berrira egokituz, aste honetan ate irekiak online egin dituzte Lanbide Heziketan. Asteartean, Gizarte eta Kirol Animazioren Irakaskuntza eta Mikroinformatika zikloenak egin ziren, eta asteazkenean, Erizaintzako Zaintza Osagarriak eta Osasun Larrialdikoak. 130 lagunek baino gehiagok eman dute izena Arizmendi Ikastolak eskaintzen dituen lau heziketa-zikloetako ate irekietan. Gogoratu aurrematrikula epea ekainaren 1etik 19ra dela, eta matrikula epea uztailaren 13tik 17ra.