BERRIAK

Intered-ek argitaraturiko Zaintzaren Pedagogia materialean KParen haziak

Zaintzen Pedagogia, bizitzaren jasangarritasunerako hezkuntza paradigma berri moduan aurkezten du Intered izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Hego Amerika eta Ertamerikako hainbat erakunderekin bultzatutako prozesua da, eta bizitza zentroan jartzea du helburu, gizakia eta gizakia ez den guztiarekin zein bere zaintzarekin konprometitzea. EHko zenbait hezkuntza-eragilerekin harremanetan jarri dira Zaintzen Pedagogiarekin bat zetozen hezkuntza-esperientziak aztertzeko asmoz. Tartean Konfiantzaren Pedagogia eredugarritzat hartu dute, eta KPren oso sintesi ona egiten dute Pedagogía de los cuidados: Aportes para su construcción liburuan. Hezitzaileei zuzendutako material didaktikoa ere argitaratu dute.