BERRIAK

Inpaktuak ebaluatzen HHn eta Batxilergoan

Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, Maider idigoras eta Aitor Elizaran elkartu ziren asteazkenean, hilaren 22an. 

Ebaluazio mota hori Batxilergoan egiteko, proiektua abiatu zenean zeuden batzuk elkartu ziren 23an, ostegunean: Arantza Etxeberria, Itsaso Nuin, Mikel Egiguren, Mireia Muruamendiaraz eta Ana Alvarez. 

Eta ostiralean, berriz, Amaia Antero, Aitor Elizaran, Agurtzane Mujika, Mireia Muruamendiaraz eta J. Iñaki Etxezarreta. Lan bilerak gidatzen Xavier Aragay, Alba Ayneto eta Bernardo García aritu izan dira. 

Dena prest utzi dute ebaluazioa egingo duen kanpoko erakundeak tresnak prestatu ditzan. Horixe bera izango da egin beharreko hurrengo urratsa.

Ondo-bidean, 2020ko bukaera aldean (azaroan edo abenduan) egingo da inpaktuen neurketa.