BERRIAK

Inoiz baino spot gehiago EUSPOT lehiaketan

Asteazkenean amaitu zen EUSPOTeko lanak aurkezteko epea. Guztira 98 lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago, 18 urtetik beherakoen 62 spot eta 18 urtetik gorakoen mailan 36. Aurreko urtean 73 lan aurkeztu ziren, beraz, aurtengoan 25 spot gehiago aurkeztu dira.

Publikoaren sarirako bozketa martxan da. Publikoaren botoa jasotzeko epea maiatzaren 21ean, asteartea (eguerdiko 12:00etan) amaituko da. Hemen aurkeztutako spot guztiak. Animatu eta eman botoa Arizmendiko ikasleek egindako lanei!!