BERRIAK

Innovamatekoen bisita

Aurten, ikastolan garatu eta definitu den matematikaren ikuskerarekin bat egiten duen materiala probatzen ari da Arizmendi. Material horren egileak etorri dira aste honetan Bartzelonatik, ikastolara bisitan, Arizmendi ikastolako Proiektu Pedagogikoa ezagutzera. 

3 egun egin dituzte ikastolako guneak ezagutzen eta esparru ezberdineako kideekin elkartu dira matematikaz, ebaluazioaz, irakasleon rolaz eta umeekin gelan egiten duten lanaren inguruan ikastolako ikuskera eta haiena parez pare jarri eta kontraste lanak egitera. Horrelako bisitetan bi aldeek ikusi eta ikasten dute eta oraingoan ere hala izan da. Elkar aberastuta bueltatu dira denok norberaren zereginetara. Hurrengo hilabeteetan kontaktu gehiago ere egongo dira eta aukerak izango dituzte elkarlanean jarduteko. Argazkiak.