
Astelehenean, Gaztelupeko DBH 3. mailako “Ikus Entzunezko Kultura” ikasgaikoek Iñigo Sbeltza zine zuzendari, gidoilari eta editore urretxuarraren bisita izan zuten.
Lehenik, bere ibilbide profesionala nolakoa izan den azaldu zien ikasleei; gero, zine mundua osatzen duten lanbideen inguruko informazio labur bat eman zien; horrez gain, jolas batzuk proposatu zituen ikasleekin pentsamendu laterala praktikan jarriz eta bukatzeko, ikasleen zalantza eta jakin-mina tarteko, tertulian aritu ziren. Ikasleen eta Maite Arbonies irakaslearen esanetan: “Plazer handia izan da bera gure gelan edukitzea!”. Eskerrik asko, Iñigo! Argazkiak.