
Ikasturtea hasi zenetik ingurunearen gaia eta konkretuki plastikoen gaia oso presente egon da Almenen. Hasteko hor dago Kultura Zientifikoko ikasleek gaia gelan landu eta gaia gunean mobilizatu izana.
Iraileko irteeren egunean jarri zuten lehen aletxoa: motxiletan eraman beharreko plastiko kopurua murrizteko konsigna markatu zuten batxilergoko ikasleek gune osoan eta, hala ere, Almen osoan eta Basabeazpin, egun hartan erabili zuten plastikoa bildu eta pilatzeko lana ere hartu zuten; egun bakarrean sor dezakegun plastiko kopuruari tamaina jartzeko balio izan zuen irudi horrek.
Irailak 27an, gainera, batxilergoko ikasleek greba egin zuten ingurugiroarekiko ardura erakutsi nahian, eta gero, arratsaldean Aretxabaletako protesta ekintzan ikasleetako zenbaitek parte hartu zuten.
Gunean antolatuko dituzten jan eta edanetarako berrerabiltzeko edalontziak ere lortu dituzte, Humanity at music-en antolatzaileei esker, eta irakasleak martxan jarri dira ikastolan sortzen dituzten produktuen (sagar dultzea, hojaldreak…) ontziratzea aztertu eta beste aukera batzuk bilatzeko.
LH zenbait ikasle ere haien kabuz hasi dira zenbait egunetan Almeneko eremuetan dauden plastikoak jasotzen. Agenda 21ekoek ere bete-betean helduko diote gaiari, “Plastikorik gabe bizi!” lemarekin.
Denon artean, ea ikasturte bukaerarako neurri eta erabakiak hartzea lortzen dugun erabilera bakarreko plastiko kontsumoa murrizteko!