
Umezaintzan primeran ospatu dituzte aurtengo inauteriak. Egubakoitzean, nagusiek elur panpinaren mozorroa jantzi zuten (bat eginez, bide batez, eguraldiarekin) eta txikienak nahi bezala mozorrotu ziren. Batzuk zein besteak dantza eta dantza aritu ziren. Martitzenean, berriz, denetariko pertsonaiak agertu ziren gunera: sorginak, dragoiak, piratakā¦..eta desfile eta dantzak tarteko, merienda ederrarekin amaitu zuten eguna. Argazkiak.