BERRIAK

Inauteriak Jose Aranan

Urtero legez, aurten ere frontoira hurbildu ziren Jose Aranako hiru, lau eta bost urtekoak eta bertan “Agur Zuberoa” dantza eskaini zuten. Ondoren, txistorra jan zuten. Arratsaldean, hainbat ekintza egin zituzten, besteak beste, aurpegi margotzea eta dantza. Urtebete eta bi urtekoek ikastolan bertan ospatu zuten eguna, hainbat ekintza tarteko (mozorroa jantzi, aurpegia margotu…). Primeran ibili ziren guztiak! Argazkiak.