BERRIAK

Inauteriak Jose Aranan

Ostiralean hasi ziren Inauteriak ospatzen Jose Aranan. Bakoitza nahi zuen bezala mozorrotuta etorri zen ikastolara. Asteartean, aldiz, 3-6 bitarteko umeak Euskal Inauterietako mozorroekin etorri ziren: Zanpantzarrak, Mundakako lamiak eta Atorrak, ziripot, txatxuak, Miel otxin, Eskoriatzako kukumarruak, artzaia eta hartza. 2 urtekoak marigorringo mozorrotu ziren eta urtebete eta sehaskakoak katu. Asteartean frontoira joan ziren 3-6 urtekoak dantza egitera eta goiza borobiltzeko txistorra jan zuten. Ostiraleko eta astearteko argazkiak.