
Joan zen urtean bezalaxe, inauteri aurreko asteetan mozorro prestaketan murgilduta ibili ziren Gazteluondokoak. Aurten aukeratu duten gaia lorategia izanik, irakasleak lorazain jantzi ziren eta ikasleak, berriz, erle, marigorringo, armiarma, txorimalo, ipotx…. Martitzenean, taldeko argazkiak atera ostean, denok bildu eta mailaka dantza bana eskaini zieten gurasoei. Ondoren, geletara itzuli eta txokolatezko batidoa bizkotxoarekin jan zuten. Primerako eguna martitzenekoa! Argazkiak.