BERRIAK

Imagine food saria I. Unamunorentzat
Imagine food saria

Eroskik antolatzen duen Imagine food lehiaketan, saria irabazi du Gazteluondoko ikasle Irati Unamunok. Irudi bidez egindako “Unibertsoa” errezetagatik bigarren zikloko lanik onena izan da Iratirena, eta astelehenean, sari-banaketan, bizikleta bat jaso zuen opari eta ikastolak 2.000 euro.

Esan bezala, aurreko astelehenean, hilak 18, jaso zuen saria Arrasateko Eroski hipermerkatuan. Hara hurbildu zen bere ikaskideekin batera, eta Peio Gartzia sukaldariak saritutako hiru errezetak egin zituen; Iratirena, gainera, berarekin batera.

Abenduan Irati Unamunoren marrazkia finalera heldu zela jakinik, bere aldeko botoa eskatu zieten Arizmendi Ikastolako langile eta gurasoei, eta Gazteluondoko irakasleek eskerrona adierazi nahi diete parte hartu zutenei.

Argazkiak