BERRIAK

Ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizazioa

Apirilaren 30ean Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko Itsaso, Rakel, Amaia eta Feliren bisita izan zuten Almenen. “Bostak bat”, zentzumenekin lotutako proiektu barruan,  ikusmen urritasuna duten pertsonengana hurbiltzea eta beraien egunerokotasunean nola moldatzen diren jakin nahi izan zuten. Azalpen bikainak eman zituzten, ikasleek galdera interesgarriak luzatu zizkieten eta, bukatzeko, bizipen jolasen bitartez, ikasleak sentsibilizatzea lortu zuten. Argazkiak.