BERRIAK

Ikasturtea hasteko mendi irteerak

Asteazkenean, hilak 16, Arimazubiko 3.zikloko ikasleek mendi irteera egin zuten. 5.mailakoak Kurtzetxiki eta Bedoña aldean egon ziren eta 6.mailakoak aldiz, Udala eta Besaiden. Argazkiak.

Gaurkoan aldiz, Gaztelupeko DBHko 3. mailakoak izan dira mendira joan direnak. Gela bakoitzak leku desberdin bat aukeratu du: Besaide, Bedoña, Kurtzetxiki, Udala… Argazkiak.

Eguraldi aparta bidelagun, baso inguruetan naturaz gozatzeko aukera paregabea izan dute guztiak.