BERRIAK

Ikasturtea amaitzear

Asteartean Jose Arana guneko 2,3,4 eta 5 urtekoek kurtso bukaerako irteera egin zuten. 2 eta 3 urtekoak Ozaetara eta 4 eta 5 urtekoak Landan hamarretakoa jan eta gero Artium museora joan ziren. Bertan, ekintza ezberdinak eta interesgarriak egin ondoren bazkaltzera Ozaetara joan ziren. Han 2 eta 3 urtekoekin jolastu eta 16:30etarako danok etxean. Eguraldi ederrak lagunduta egun zoragarria pasatu zuten. Argazkiak.